XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) izarrak kontatzen hasten nintzen... baina baita zera ere, esna jarraitzen nuen.

Halako batean lozorro gozo batek harrapatu ninduen.

Eta ametsetan, laino urdin batetik amona mantangorri bat ateratzen ikusi nuen, eta gainean, jakina, iratxo bat.

- Kaixo, Jone - eta burua makurtu zuen nire aurrean.

- Kaixo - erantzun nion nik urduri.

- Hirugarren probarekin natorkizu.

Prest al zaude erantzuteko?

Eta nire baiezkoa entzunda, iratxoa asmakizuna kontatzen hasi zen.

- Ekialdeko herri ezkutu eta xarmangarri batean Nasim izeneko gobernadore zintzo eta zuhur bat bizi zen.

Nasim honek behin bidaia bat egitea pentsatu zuen, mundu guztian zehar, ohitura eta jende desberdinak ezagutzearren.

Baina bidaia egin aurretik, gertatu zen herria gauez zaintzen (...)